XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Au entzuteak arnas berriak eman zizkion gure apaizgaiari eta kementsu menderatu zituen bere zalantzak: ikusten bait zuen eziñezkorik ez zegoela.

Esan da izan: Baliarraingo irakasleak esan bezela, Jose Migelek latiñeko aurreneko bi kursoak esamin batean pasa zituen.

Azkeneko esamiñak Gazteizko Seminarioan egin oi ziran.

Garai artan esaminatzailleen buru D. Liborio Azpiazu, Seminarioko Erretorea eta kalonjea zan.

Apaizgai ttikia ikustean, ala esan zuen euskeraz: - Ataungo frutue.

Eta Jose Migelek, bere nerbio ta guzti, bersolari ikutu batekin, ola erantzun zion: - Ez ola oittue.

Esamiña bukatzean D. Liboriok esandako itzak: - Kastellanoa baiño latiña geiago dakik: baiño ura ere ikasi bearra zegok.

D. Liborioren itzei usai txarra artu zien apaizgaiak.

Eman zidatek suspensoren bat, pentsatu zuen.

Gazteizko Casa del Cordón deitua, garai batean errege-jendeen ostatua eta baita Aita Santu batena ere, gizaldi onen asieran ostatu apal bat zan.

An gelditzen ziran Gazteizera esaminatzera zijoazen apaizgaiak.

Jose Migel ere an zegoen, bazkal ondoan, estu ta larri, D. Luis Sarasola noiz etorriko, esaminaren ondorenakin.

Etorri zan D. Luis eta etorri zan poza gure mutikoarentzat: ez zegoen aserre orduantxe.

¡Dana aprobatuta!.

1522 urteko Otsaillak 4, etxe ontan Utrech-ko Adriano Kardenalari, Aita Santu izateko aukeratua zala esan zioten albistariek, berri ona eman zioten noski munduari eta arrotzeko bidea Gazteiz-erriari.

Baiño gauza exkaxagoa bazan ere asiera arrek ez zion adore makala eman nere osabari aurrera jarraitzeko.

Berak dio: nere bizitzako egunik zoriontsuenetakoa izan zan ura.

Ala bearrez edo, gauzak egoki etorri ziran, gertakizun aren poza ixilik gelditu ez zedin.

Gazteizko apaizgai-lagun baten aita Cerrajeria bera etxapero-gillea zan.

Onek eskutaka bat etxapero eman zien eta aiek leertuaz etorri ziran etxera trenez.

Barruko pozaren kidakoak ziran kanpoko ots aiek.

Baliarrainen ereindako aziaren fruituak, Gazteizen bildu zituen.

Baiño Baliarrainen artu zuen ba Jose Migelek, bere bizitzako biotz-ondokorik aundienetako bat ere.